rss

Albisteak

40 urte Lourdes-era erromesaldia eginez

2015. urtean 40 urte beteko ditugu Lourdes-era erromesaldia hasi genuenetik, Setra Seida markako gure pegasoarekin. Harrezkero, otsailaren 11n egun bateko bidaia antolatu dugu urtero Lourdes-era. Otsailaren 11n Lourdes-eko amabirjinaren eguna ospatzen da, 1858an lehen agerraldia gertatu zela oroituz. Egun Loiola Bidaiak-ekin batera antolatzen dugu bidaia. Honako herrietatik jasotzen ditugu bidaiariak: Azkoitiatik, Azpeitiatik, Zestoatik, Zumaiatik, Zarautzetik, Debatik, Bergaratik, Arrasatetik, Elgoibarretik eta Donostiatik. Datorren otsailaren 11n Lourdes-era bidaiatu ahal izateko, Loiola Bidaiak-en erreserba egin dezakezu.

rss twitter facebook
atzera

Autocares Aldalur Anaiak S.L Izarraitz, 1 20720 Azkoitia. T. 943 85 25 87