rss

Albisteak

Piper Gasteiz

2013-03-15

Martxoaren 22tik aurrera  ostiraletako Gazteiztik bueltatzeko ordua aldatu egiten da.

Lehen 13:20an zen zerbitzuko ordua eta orain 13:10ean da.

+ Gehiago irakurri

Marka irudi berria estreinatu dugu

2013-01-07

Aldalur autobusetan ikustera ohituak geunden kometak eta logotipo osoa aldatu ditugu. Orain arteko irudia 1991. Urtean sortua zen. 22 urte geroago aldaketa beharrezkoa zela iruditu zaigu eta urte hasierarekin batera, bi autobus berrietan marka irudi berria estreinatu dugu, argiagoa, modernoagoa eta berritzaileagoa. Urte osoan zehar irudi berria gure autobus guztietan ezartzen joango gara pixkanaka-pixkanaka eta zuek horren lekuko izan zaiteztela nahi dugu.

+ Gehiago irakurri

Segurtasunaren aldeko apustua

2011-09-27

2007ko urriaren 20an 443/2001 errege dekretua (965/2006 errege dekretuak birmoldatua) indarrean jarri zen. Bertan arautzen denez, data horretatik aurrera matrikulatutako autobus guztiek segurtasun uhalak izan behar dituzte. Baina arauak ez ditu bere barnean hartzen lehenago matrikulatutako ibilgailuak. Aldalurren segurtasunaren aldeko apustua egiten dugu eta bezeroek ere horrelaxe eskatzen diguzue. Horregatik, gure autobus guztiei segurtasun uhalak jarri dizkiogu. 2010ean hasi ginen zeregin horretan eta aurten amaitu dugu.

+ Gehiago irakurri

Eta autobusa non dago une honetan?

2011-09-27

Gure eskaintzaren kalitatea hobetu nahian, zerbitzu berria jarri dugu martxan: autobusen geolokalizazioa kontsultatzeko aukera. Bada denbora geolokalizaziorako sistema daukagula Aldalurren, baina orain, webgune berriarekin batera, bezeroen zerbitzura jarri nahi izan dugu.

Geolokalizazioari esker, zerbitzuak hobetzeko aukera daukagu. Adibidez, atzerapenak edo bestelako gertaerak daudenean horien zergaitia ezagutzen laguntzen digu. Orain gure bezero baldin bazara, kontratatu duzun autobusa une bakoitzean non dagoen ikusi ahal izango duzu.

+ Gehiago irakurri

Autocares Aldalur Anaiak-en webgune berria jarri dugu martxan

2011-09-26

Autocares Aldalur Anaiak-en webgune berria jarri dugu martxan. Horrela gure bezeroen beharretara eta garai berrietara egokitu nahi dugu. 

Bertan aurrekontuak eskatu ahal izango dituzu, ordainketak egin on-line eta bezero gunean zure bidaien egoera kontsultatu. 

Iazko urte amaieran hasi ginen webgune honetan lanean, gure hornitzaile den Iametza Interaktiboa enpresarekin batera.

SPRIk, Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatearen Hobeki Digitala 2010 diru-laguntzari esker, aspalditik buruan genuen ideia errealitate bihurtu dugu. Espero dugu zuek guztiok hemen komunikazio bide berria aurkituko duzuela, erraza, azkarra eta eraginkorra. Edozein iradokizun jasotzeko hemen aurkituko gaituzue. 

+ Gehiago irakurri

Autocares Aldalur Anaiak S.L Izarraitz, 1 20720 Azkoitia. T. 943 85 25 87