rss

Albisteak

Segurtasunaren aldeko apustua

2007ko urriaren 20an 443/2001 errege dekretua (965/2006 errege dekretuak birmoldatua) indarrean jarri zen. Bertan arautzen denez, data horretatik aurrera matrikulatutako autobus guztiek segurtasun uhalak izan behar dituzte. Baina arauak ez ditu bere barnean hartzen lehenago matrikulatutako ibilgailuak. Aldalurren segurtasunaren aldeko apustua egiten dugu eta bezeroek ere horrelaxe eskatzen diguzue. Horregatik, gure autobus guztiei segurtasun uhalak jarri dizkiogu. 2010ean hasi ginen zeregin horretan eta aurten amaitu dugu.

rss twitter facebook
atzera

Autocares Aldalur Anaiak S.L Izarraitz, 1 20720 Azkoitia. T. 943 85 25 87