rss

Aurkezpena

Autocares Aldalur Anaiak S.L Azkoitian (Gipuzkoa) dagoen enpresa bat da, duela 50 urte baino gehiago sortua.

1960. urtean Roque Aldalur eta Mª Josefa Errazkin ezkondu egin ziren eta bakoitzak Alfa Romeo furgoneta bat gidatuz, ahalegin handiz gaur egun 18 ibilgailu eta 20 langile dituen enpresa hau aurrera ateratzea lortu zuten. Langile horietatik sei bikotearen seme alabak dira. Urte haiek familia honen etxean "Aldalurren hasiera" izenburupean inolako lotsarik gabe leku pribilegiatua izan dezaketen zuri beltzeko argazkiak utzi zituzten. 50 urte horietan denetarik bizi behar izan dute Maritxuk eta Roquek: Eskasia alde batetik eta poza eta errekonozimendua bestetik, lanaren merezimendu dominak eman zizkietenekoa kasu, 1995ean bat eta 2003an bestea .

Inolako zalantzarik gabe oraindik gaur egun mantentzen diren oinarrien kalitatea eta gardentasuna izan ziren sari hori irabazteko gakoak.

Kalitatea, erosotasuna eta segurtasuna

Autocares Aldalur Anaiak S.L. enpresa gazte eta dinamikoa da. Bere helbururik nagusiena adin guztietako bezeroen - haurren, gazteen, helduen eta edadetuen - nahiak asetzea da eta helburu hori lortzeko beharrezko baliabide guztiak jartzen ditu beroien eskura.

Enpresa honek bere zeregin guztietan zerbitzuen kalitatea bilatzen du eta horretarako ahalegin guztien artean, dudarik gabe, garrantzitsuenetako bat aurrerapen teknologiko eta informatikoak jarraitzea dela uste dugu. Horregatik azken urteetan berrikuntza nabarmenak txertatu ditugu: autobusen geolokalizazioa, segurtasun uhalak, minusbaliatuentzat egokitutako ibilgailuak...

Gainera, kalitatearen bilaketak eta bezeroen nahiak asetzeko ahaleginek enpresa honen eguneroko jarduera osatzen dute: oinarri horiek beti kontuan hartzen dira zerbitzuen gestioan, bidaia guztietan eta baita autobusen mantenu lanetan ere.

Orain arte azaldutako guztiaren adibide argi bat dira autobusen ekipamendua eta eskaintzen ditugun zerbitzu moten aniztasuna. Besteak beste, mota desberdineko ibilgailuak ditugu, zerbitzuaren berezitasunei ahalik eta gehien egokitzeko: zortzi plazako ibilgailuetatik hasi eta bi pisuko autobusetaraino.

Autocares Aldalur Anaiak S.L Izarraitz, 1 20720 Azkoitia. T. 943 85 25 87