rss

Autobusen geolokalizazioa

Gure eskaintzaren kalitatea hobetu nahian, zerbitzu berria jarri dugu martxan: autobusen geolokalizazioa kontsultatzeko aukera.

Horretarako zenbait baldintza bete behar dira:

  1. Bidaiaren bat kontratatua izatea Aldalur Autobusekin.
  2. Hiru egun baino gehiagoko bidaia izatea.
  3. Bidaia Espainia barrukoa izatea.

Baldintza horiek guztiak betez gero, eta hala eskatzen badiguzu, autobusaren geolokalizazioa kontsultatzeko kode bat emango dizugu. Horretarako Interneteko bezero bezala alta eman behar duzu (eskuineko zutabean). Behin alta emanda, kodea eskatzeko lotura aurkituko duzu.

Kodea daukazunean, atal honetan edo bezero gunean bertan idatzi ahal izango duzu berau eta zure bidaiari loturiko autobusa une horretan non dagoen ikusiko duzu.  

Honelako zerbitzua baliagarri izan daiteke adibidez, ikasturte amaierako bidaietarako. Kasu horretan irakasleek gurasoei kodea eman ahal diete, berauek atal honetan kode hori sartuta, euren seme-alabak daramatzan autobusa une bakoitzean non dagoen kontsultatu ahal izateko.

* duten eremuak derrigorrezkoak dira.


Autocares Aldalur Anaiak S.L Izarraitz, 1 20720 Azkoitia. T. 943 85 25 87